Edurne Gabilondo Loyola naiz, Zuzenbidean lizentziatua eta Higiezinen Jabetzako Agentea. 30 urte baino gehiago daramatzat gerente lanetan izaera familiarra duen Gabilondo higiezinen agentzian, berau Debabarrena bailarako agentzia iraunkorrenetakoa izanik.
Tratu pertsonala, gertutasuna, kalitatezko zerbitzua eta edozein arazoren aurrean laguntzeko prest egotea dira gure nortasuna deskribatzen duten baloreak.
Aldiz, gure esperientzia, gardentasuna eta profesionaltasuna gure bezeroen konfiantzaren oinarriak dira. ZURE ZAIN GAUDE.